1953ko Frantziako Tourra

1953ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa40. Frantziako Tourra
Txapelketa1953 Challenge Desgrange-Colombo
Etapak22
Datakuztailak 3 – 1953.eko uztailak 26
Luzera4.479 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
MON Monako
GER Alemania
LUX Luxenburgo
Irteera-lekuaEstrasburgo
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak119
Amaitu dutenak76
Bataz besteko abiadura34,616 km/o
Emaitzak
TxapeldunaFRA Louison Bobet
TxapeldunordeaFRA Jean Malléjac
HirugarrenaITA Giancarlo Astrua
Puntukako sailkapenaSUI Fritz Schär
Eskalatzailerik onenaEU Jesús Loroño
Talderik onenaNED Herbehereak
◀19521954▶
Dokumentazioa

1953ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 40. edizioa izan zen. 1953ko uztailak 3 eta 26 bitartean ospatu zen. 4476 kilometro egin ziren 22 etapatan banatuta.

120 txirrindularik parte hartu zuten, 10 txirrindulariko 12 taldetan banatuta. Horietatik proba amaitu zutenak 76 izan ziren, eta talde bakar batek ere ez zuen amaitu proba bere txirrindulari guztiekin. Frantziako Tourreko lehen edizioa izan zen 1903ko Frantziako Tourraren garailea izan zen Maurice Garin, Tour honetan irteera ematera gonbidatua eta zituen 82 urteak gora-behera oso itxura ona zuena, hitzaldi labur batekin konformatu zen: "Nire lagun gazteak, sekula ez dituzue gure bizikleta primitiboekin ezinezko errepideetan aurre egin behar izan genien zailtasunak ulertuko. Errepideak askoz gaitzagoak ziren gure arerioak baino, eta, hala ere, ze oroitzapen eder mordoa utzi dizkidaten. Sekula zikindu gabeko loria baten oroitzapena, bizikletarik gabe sekula izango ez nuen bizitza batena, eta, batez ere, espero gabeko promozio sozial batena". Maurice Garinek honako hau esan zion 1902an kazetari bati: "Txapelduna baino lehenago herriko gizon bat naiz". Ez zekien bi kontzeptu hauek txirrindularitzan bata bestea bezain funtsezkoak izango zirela.

Edizio honetan maillot berdea agertzen da, puntukako sailkapeneko liderra adierazten duena.

Edizio honetako irabazlea izan zen Louison Bobetek proba batez beste 34,593 kilometro orduko abiaduran bete zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy